XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Orain arte estraineko azpiataletan nozioen sailkapen orokorra eta bi urratsekoa nola egingo dugun ikusi dugu zehaztasunez.

Hemendik aurrera nozio horien neurketa eta lanketa nola egingo dugun azaltzen ahaleginduko gara.

Hala ere lehenik adierazi nahi dugu zein den gure asmoa ikasleekin lanean hasten garenerako.

Neurketa

Autoikaskuntza hautatzen duen ikasleari, lehenik eta behin, irakaskuntzan aritu beharrean, ikaskuntza-bideratuan jardungo dugula azalduko diogu.

Geuk hizkuntzaren ikaskuntzan egingo ditugun atalen eta azpiatalen argitzea emango diogu.

Lehenengoz, Atalase maila guztiontzat orokorra dela, lortu behar diren helburuak zehazteko orduan esango diogu, eta bigarren atalean, hots, Sakontzen esango diogunean, ikasle horrek berak, dituen asmoak, beharrak, gogoa eta abarrak kontuan hartuko ditugula.

Atalase mailan, helburuak pertsonalizatuak izango dira, nork dagokion neurketa egindakoan dituen hutsuneen gainean lan egingo du, baina lortu beharreko helburuak, orokorrak izango dira, Atalase Maila liburuan oinarriturik egin dugun sailkapenekoak, hain zuzen ere.

Ikasle bakoitzaren ikas-prozesuari nondik aurrera ekin behar diogun neurketa-ariketa landu ondoren, behar duenari lanketaren bitartez helduko diogu.

Beraz, alde batetik, ikasleari estrainekoz neurketa-ariketa eginaraziko diogu, non dagoen jakiteko, eta gero hortik aurrera behar izango duenaren lanketa da proposatuko dioguna.

Gatozen ba, neurketa-ariketa izan daitekeena azaltzen eta gero lanketari eskainiko diogun planteamendua ikusiko dugu.